XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dio arreta handirik jarri esplikatu diodanean XVI. mendeko errezeta batez egina dela, Buçacoko oihana munduko bazter guztietatik ekarritako askotariko espeziez landatu zuten fraide belarzale haiek erabiltzen zuten bera, trufa puska eta guzti.

Laurehun urte; erraz esaten da.

Behingoagatik, ez ahal zion kalterik egingo.

Maitemin goxoa ere ez da betirako izaten, eta, zer arraio, aprobetxa dezala.

Neska, berriz, bagacera-botilaren barruko trufa beltzari begira geratu da, harritua edo bere baitan pentsati, ez dakit.

Ordurako berriro berak bakarrik geratuak ziren kanpoko jantokian.

Orduan bakarrik ausartu dira bertan argazkiak ateratzen, nik ezikusiarena egiten nuela.

Une batean mutila saiatu da jende guztiari hainbeste gustatzen zaizkion kanpoko leiho-arku horietan neska jarri, eta argazki bakarrean hura, arkua, pareko fatxada eta balkoi semizirkularraren barruko janlekuko mahaiak, denak batera harrapatzen, baina ez dut uste konforme geratu denik, eta ez dakit argazkia atera ere egin duen.

Fotografo trebea izan behar du, hala ere, kamera eta enparauak eramateko poltsatzarraren tamainari erreparaturik, behintzat.

Neu egon naiz neure burua eskaintzekotan bien erretratu bat ateratzeko, baina arauz kanpo iruditu zait.

Eta horretan, hara non neskak, aurrez mutilari baimena eskatuz (...)